martes, 12 de mayo de 2015

HAUSNARKETA

Iritsi da ikasturte amaiera eta honekin batera gure didaktikako blogari agur esatea heldu da. Honenbestez, hausnarketa txiki bat luzatuko dizuegu ikasturte honetako didaktika ikasgaiaren inguruan.


Gelako programazioak apirilean zehar

Apirilaren amaiera inguruan, gelako programazioei eutsi genien. Aurreko hilabeteetan zehar, hauek prestatzen joan ginen, talde bakoitza bere aldetik, nahi genuen gaia aukeratuz eta honi ahal genuen zuku gehien ateraz.

Apirilaren 20an programazioen aurkezpenak egiten hasi ginen. Beraien lana aurkezten lehenak, 

Gai ezberdinen inguruko aurkezpenak (martxoaren 17tik, apirilaren 14ra)

Aspaldi honetan didaktika arloko blog honekin nahiko ahaztuta egon garela esan beharra daukagu. Denbora honetan milaka jarduera egin ditugu eta sarrera honetan guzti horien berri emango dizuegu labur labur. 

Azkeneko aldian, gelako talde bakoitzari hainbat gai ezberdinen inguruko txostenak banatu zitzaizkigun eta guk, banan banan klasero hauen inguruko ahozkoak egin genituen. Lan hau egiten geu izan ginen lehenak eta metodologiari buruz hitz egin genuen. Gure jarraian,

miércoles, 18 de marzo de 2015

Haur Hezkutzako dekretuarekin lanean

Haur Hezkuntzako Dekretuarekin lanean

Metodologiari buruzko ahozkoa (Martxoak 17)

Asteartean didaktikako klasean, ikaskuntzan erabiltzen diren hainbat metodologiren inguruan hitz egitea egokitu zitzaigun. Beraz, gai honen inguruko hainbat informazio jaso eta landu behar izan genituen.

Gure ahozko aurkezpenean, lehenik, bederatzi printzipio nagusitan banatu genuen aurretik jasotako informazioa. Ondoren metodo ezberdinak azaldu eta deskribatu genituen. Hau guztia hobetoago ulertzeko, Azkoitiko Xabier Munibe eskolan egin genuen behaketan ikusi eta landutakoarekin konparatuz eta lotuz azaldu genuen. 

Besterik gabe, hemen duzue lagungarri egin zitzaigun power pointa. Ea gustatzen zaizuen! 

lunes, 9 de febrero de 2015

Haurtzarora salto eginez

Gaurko klasean, oso gutxitan egiten dugun ekintza burutu dugu, hau da, minutu batzuk hartu ditugu gure haurtzaroko garaiaren inguruan pentsatzeko. Horretarako, denboran atzera jo dugu, noizbait oroimenean galdu genituen ume garaiko oroitzapenetarantz bideak irekiz.

Irakasleak haur hezkuntzan erabiltzen ziren hainbat materialen argazkiak ekarri dizkigu, batzuk besteak baino ezagunagoak. Honako hauek izan dira:

martes, 27 de enero de 2015

SARRERA

Kaixo, gu Zestoako Oroitz Urbieta, Azkoitiko Miren Puertas eta Beizamako Eneritz Otaegi gara, Donostiako Irakasle Eskolako haur hezkuntzako lehenengo mailako ikasleak, hain zuzen. Blog honen bidez, didaktika orokorreko klasean landutako edukien laburpen txikiak egingo ditugu.

Besterik gabe, gure bloga lagungarria egingo zaizuelakoan,

Beste bat arte!!