martes, 12 de mayo de 2015

Gelako programazioak apirilean zehar

Apirilaren amaiera inguruan, gelako programazioei eutsi genien. Aurreko hilabeteetan zehar, hauek prestatzen joan ginen, talde bakoitza bere aldetik, nahi genuen gaia aukeratuz eta honi ahal genuen zuku gehien ateraz.

Apirilaren 20an programazioen aurkezpenak egiten hasi ginen. Beraien lana aurkezten lehenak, 
Noelia, Andrea, Jone eta Maialen izan ziren eta zentzumenen lanketan zentratu ziren. Bigarrenak, Borja, Ane Rogado eta Ane Zinkunegi izan ziren, oinarrizko forma eta koloreak lantzeko programazioarekin. Eta azkenik, Nerea, Irene, Oihane eta Uxue, beraien hilabete osasuntsuarekin.

Hurrengo egunean, apirilaren 21ean, lehenak Enara, Leyre, Nahia eta Jon Ander izan ziren eta hauen programazioa kultura-aniztasunarekin lotuta zegoen. Bigarrenik, Naroa, Maddi, Añes, Rabia eta Idoiak beraien lana aurkeztu ziguten, gorputz atalei buruzkoa eta azkenik, Haritz, Jaione, Leire Paternain eta Leire Martinek, urtaroei buruzko lana aurkeztu ziguten.

Azkenik, apirilaren 28an, aurkezten lehenak Eneritz eta biok izan ginen. Guk hiruzpalau asteetan zehar animali txikien inguruan lantzeko programazio bat aurkeztu genien. Segidan, Eli, Naiara eta Itsasok natura eta ingurumenean oinarritutako programazioa erakutsi ziguten, eta hirugarrenik, Maddik, Mirenek, Renek, Iratik eta Mireiak baserriko animalien inguruan prestatutako programazioa aurkeztu zuten.

Hona hemen gure animali txikien inguruko programazioa ikusgai:

No hay comentarios:

Publicar un comentario