Iritsi da ikasturte amaiera eta honekin batera gure didaktikako blogari agur esatea heldu da. Honenbestez, hausnarketa txiki bat luzatuko dizuegu ikasturte honetako didaktika ikasgaiaren inguruan.
Ikasturtean hainbat jarduera ezberdin landu ditugu: gure haurtzarora bidaiatu, bertako objeturen bat gelakideei erakutsiz eta aztertuz, ondoren lehengo haurtzaroa eta gaur egungoa erkatzeko; curriculum mota ezberdinak ezagutu; Haur Hezkuntzako Curriculum Dekretua ezagutu; etab.
Bestalde, aurkezpenek ere izan dute bere tokia irakasgai honetan. Guk, bi aurkezpen gauzatu ditugu. Bata, metodologiaren ingurukoa, eta bestea gelako programazioarena. Esan beharrean gaude, lehenengo aurkezpenaren prestakuntzak oso astunak egin zitzaizkigula, eskura genuen material gehiena gaztelaniaz baitzegoen eta nahiko trinkoa baitzen, eta denbora tarte laburrean prestatu behar izan baigenuen. Hala ere, bertako informazia eta baita gainontzeko gelakideek jorratutako informazioa ere oso interesgarria eta baliagarria izan zela iruditzen zaigu.
Programazioarekin aldiz, prestatzeko nahiko denbora izan genuela esan behar da. Hasiera batean galdu xamar ibili ginen, ez baigenekien nondik hasi edota zeri heldu. Azkenean, ordea, bideratu genuen lana eta aurrera ateratzea lortu genuen, gustura.
Programazioen aurkezpenen aurretik, saio batean berrikuntzen inguruan hitz egin eta hausnartu ere egin genuen, talde batek honen inguruan azalpenak eman ostean. Gai interesgarria izan zen eta eztabaidarako metxa piztu zuen.
Azkenik, azkenengo saio egunean, didaktikako laburpen edo haurnarketa bat egin genuen, landutako hainbat gairen inguruan. Baita ere, Sir Ken Rovinsonen pare bat bideo interesgarri ikusi genituen eta hauen inguruan eztabaidatu. Azkenik genituen hainbat zalantza argitzen saiatu ginen denon artean.
Landutako gai guztiak etorkizunera begira baliagarriak izango zaizkigulakoan gaude , gure formakuntza osatzen joateko. Nahiz eta eduki batzuk astun xamarrak izan, ezagutza berriak jaso ditugula esateko gaude.
Beterik gabe, beste bat arte!
Agur esan aurretik, Eneritz eta Miren, ikasgaia gaindituta duzuela jakin ezazue.
ResponderEliminarOndo pasa oporrak, BEGOÑA