martes, 12 de mayo de 2015

Gai ezberdinen inguruko aurkezpenak (martxoaren 17tik, apirilaren 14ra)

Aspaldi honetan didaktika arloko blog honekin nahiko ahaztuta egon garela esan beharra daukagu. Denbora honetan milaka jarduera egin ditugu eta sarrera honetan guzti horien berri emango dizuegu labur labur. 

Azkeneko aldian, gelako talde bakoitzari hainbat gai ezberdinen inguruko txostenak banatu zitzaizkigun eta guk, banan banan klasero hauen inguruko ahozkoak egin genituen. Lan hau egiten geu izan ginen lehenak eta metodologiari buruz hitz egin genuen. Gure jarraian,
Uxue, Nerea, Irene eta Oihanek metodologia gaiaren jarraipena egin zuten. Hau guztia martxoaren 17an.

Hurrengo aste osoa, feed-back deiturikoa izan zen. Bertan, moduluko lana osatzen hasteko denbora utzi zitzaigun eta klaseak irakasleei lanaren inguruko galderak egiteko erabili genituen. 

Martxoaren 30ean didaktikako klaseei heldu genien berriro eta egun horretan, aurkezpenekin jarraitu genuen. Aurkezten lehenak Andrea eta Noelia izan ziren, bi taldekide falta zirelarik. Hauek globalizazioa eta ikaskuntza esanguratsuari buruz hitz egin ziguten. Jarraian, Jon Ander, Leyre eta Enarak eutsi zioten aurkezpenei, erreprodukzioaren gaia azalduz.

Hurrengo egunean, martxoaren 31an, Itxaso, Naiara eta Eli izan ziren beraien gaia aurkezten lehenak eta curriculuma eta honen oinarriei buruz hitz egin zuten. Bigarrenak Borja, Ane Rogado, Ane Zinkunegi eta Maialen izan ziren, praktikaren inguruko hausnarketari eutsiz. Egun honetan azkenak, Naroa, Maddi, Añes, Idoia eta Rabia izan ziren eta konpetentzietan oinarritutako ebaluazioari eutsi zioten.

Aste Santuetako oporren ondoren, apirilaren 14an, azken aurkezpenak burutu ziren. Azkeneko aurkezpenak amaitzeko denborarik eman ez zietenez, azkeneko boskoteak beraien lana amaitu zuten. Beraien lana aurkezten azkenak, Haritz, Jaione, Leire Paternain eta Leire Martin izan ziren, hezkuntzako berrikuntzei buruz hitz eginez.

Egun honetan amaitu genituen gelakide guztiok gure lanen aurkezpenak, hilabete luze baten ondoren.


No hay comentarios:

Publicar un comentario